Txilaba
Txilaba Ipar Afrikako herrialdeetan erabili ohi den tunika da, txanoa ere baduena. Gorputza lepotik orkatiletaraino estaltzen duenez eta nahiko zabala izaten denez, islam erlijioaren praktikan maiz erabiltzen dute gizonezko nahiz emakumezkoek; emakumezkoen kasuan, gainera, brodatuak izaten dituzte.
Euskal Herrian
aldatuBeste alde batetik, Tolosako inauterietan maiz erabiltzen den jantzia da, kolore biziekin; bereziki, kuadrilla bakoitzeko kideek txilaba bera jantzi ohi dute.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |