👶
Jaiotza
1973ko ekainaren 21a
Bratislava
🔨
Lanbidea
legelari
📷
Argazkiak
ikusi

Zuzana Čaputová (Bratislava , 1973 Ekainak 21)  eslovakiar politikaria, abokatua eta ingurumen-ekintzailea da.

Biografia aldatu

Bratislavako Comenius Unibertsitatean zuzenbidean lizentziatu ondoren, 1996an Pezinok-eko tokiko gobernuan hasi zen lanean, lehenik lege-departamentuan laguntzaile gisa eta, ondoren, alkatetzan. Ondoren, GKEen sektorera igaro zen Open Society Foundations-en, eta administrazio publikoan eta haurren abusu eta esplotazioan jardun zuen. EQ Klub elkarte zibikoan ere lan egin zuen, tokiko komunitatea garatzeko proiektuen kudeatzaile gisa

Lortutakoak aldatu

  • 2016an Goldman saria irabazi zuen, Pezinok-eko hondakin toxikoen legez kanpoko zabortegi baten aurkako kanpainagatik.
  • 2017an sortutako Eslovakia Progresista alderdi liberal aurrerakoiaren kide fundatzailea da, eta haren presidenteorde izan zen 2018ko urtarriletik 2019ko martxoaren 19ra arte.
  • 2019. urtean European Personality of the Year sariaren irabazlea European Leadership Awards sariaren bigarren edizioan.
  • 2019-tik Eslovakiako presidentea da, lehenengo emakumea bihurtu zen.

Posizio politikoak aldatu

Antikorrupzioa: aldatu

2019ko hauteskundeetarako kanpainaren ardatz nagusietako bat ustelkeriaren aurkako borroka izan da. "Eslovakiak estatu harrapatua izatearen zantzuak erakusten ditu, badirudi boterea ez dutela hautatuek erabiltzen, sokak atzetik mugitzen dituztenek baizik", adierazi zuen kanpainan, Eslovakia Aurrerakoia alderdiaren buru izan zelarik.

Ambientalista: aldatu

Bereziki ezaguna da bere komunitatean lurra, airea eta ura kutsatzen ari zen Pezinok-eko hondakin toxikoen legez kanpoko zabortegi bat ixtea eragin zuen kanpaina baten buru izateagatik. 2013an, Eslovakiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman zion.