Ziripot Lantzeko inauterietako -pertsonaia da. Inauterietako pertsonai guztien artean, aldrebes eta barregarriena da. Buruan kapela, aurpegia estalita eta gorputza belar eta garoz trinkoturiko zakuan sartuta ibiltzen dena.

Ziripot herri bateko inauterietan

Kondaira aldatu

Miel Otxinek Lantzeko biztanleak, txatxoak oztopatzen ditu eta Ziripotek Mielotxin harrapatu zuen. Ondorioz (Ziripoti oso zaila egiten zaionez zutik mantentzea), zaldikok bere ibildea oztopatzen du etengabe adarra jotzen ari zela. Arotzak, Ziripot lagunduz, Zaldikoren atzean doaz laguntzeko asmoz.

Jantzia aldatu

Lastoz betetako zakuak dauzka, hanketan, gorputzean eta batzuetan baita besoetan ere. Zapi bat jarrita dauka buruan  eta zapiaren gainean lastozko txapel bat dauka.

Historia aldatu

Inauterietako Ziripot pertsonaia erdia aroan sortu zela frogatzen duten dokumentuak daude. Gizakiak artzain lanetan hasi zirenetik horrelako pertsonaiak agertzen zirela aipatzen da. Franko garaian, euskal herriko leku gehienetan mozorratzea debekatu zen baina Lantz bezalako herri txikietan inauteriak egiten jarraitu zen. Herri hauetan oso famatuak egin ziren inauteriak eta Ziripot bezalako pertsonaiak.[1][2]

Erreferentziak aldatu

  1. «Euskal Mitologia - Inauterietako pertsonaiak» www.amaroa.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  2. «Miel Otxinenak egin du» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).