
Wellington Ozeaniako hiri bat da, Zeelanda Berriko hiriburua. Herrialdeko hirugarren hiri handiena da, Aucklanden eta Christchurchen ondoren. 2016ko datuen arabera 398.300 biztanle ditu.
Geografia Aldatu
Zeelanda Berriko iparraldeko uhartearen beheko puntan dago kokaturik. Uharte bien arteko Cook itsasartean kokaturik dagoenez munduko hiri haizetsuena dela esaten da.
Historia Aldatu
Britainiarrek sortu zuten 1839an eta Zeelanda Berriaren erdialdean dagoenez 1865an herrialdeko hiriburua izendatu zuten.
Leku ikusgarriak Aldatu
- Zeelanda Berriko Parlamentua
- Wellingtoneko zoologikoa
Irudiak Aldatu
-
Zeelanda Berriko Parlamentua.
-
Zoologikoa.
-
Tranbia.
-
Bucket iturria.