👶
Jaiotza
1997ko abenduaren 16a
Solna
🔨
Lanbidea
abeslari
📷
Argazkiak
ikusi
Zara Maria Larsson

Zara Maria Larsson suediar abeslaria da. 10 urte zituela bihurtu zen famatua.

Familia

aldatu

Bere aita Anders Larsson da eta bulego batean egiten du lan. Ama aldiz Agnetha Larsson da eta erizaina da. Zarak 3 ahizpa txiki ditu. Horietako bat Hanna Larsson, abeslaria da bera ere.

Haurtzaroa

aldatu

Zarari txikitatik gustatu zaio abestea. Carola Haggkvist izan zen abeslari bihurtzeko eragin nagusia.

Artista

aldatu

Zara Pop estiloko abeslaria da. Berak esan zuen bere herrialdeko abeslariek eragin izan zutela beregan, eta baita ere bere ahizparen musika taldeak. Gehien eragin dion abeslariak Rihanna izan da. Larssoni asko gustatzen zaio abeslari hau feminista delako eta beltzen arraza defendatzen duelako. Larssonen ametsa Rihannaren ibilbide profesionalera heltzea da.

Eztabaida

aldatu

Zara Larsson feminista sentitzen da eta indar asko ematen dio horri. Larssonek kritika asko jaso ditu feminismoa babesten duelako. Berak, askotan esan du berdin zaiola jartzen dioten etiketa.

Ibilbide profesionala

aldatu
  • 10 urte zituenean musikako programa bat irabazi zuen (Sweeden Got Talent).
  • 2012ko abenduaren 9an bere lehenengo diskoa atera zuen, Introducing.
  • 2013ko uztailean bere bere bigarren bilduma kaleratu zuen, Allow Me to Reintroduce Myself.
  • 2015eko ekainean Lush Life abestia kaleratu zuen, bere bigarren abesti arrakastatsuena.
  • 2017ko irailean Larssonek esan zuen bere hirugarren bilduma prestatzen ari zela.
  • 2018ko irailean, bere hirugarren bildumako abesti bat kaleratu zuen.
  • 2019an bere hirugarren bildumako beste hiru abesti atera zituen.
  • 2020ko martxoan beste abesti bat atera zuen.