Zagreb hiriko irudi batzuk.

Zagreb Europako hegoaldeko hiri bat da, Kroaziako hiriburu eta hiririk handiena. Herrialdeko iparraldean dago, Esloveniako mugatik hurbil. 2018ko datuen arabera, 809.000 biztanle inguru ditu. Hiriaren metropoli-eremua kontatuz, 1,1 milioi biztanle bizi dira bertan: Kroaziako biztanleen laurden inguru da hori.

Hiriak garrantzia du Europa barruko garraiorako eta ekonomiarako; hainbat autopista eta trenbide igarotzen dira Zagrebetik, Europa erdialdea, Mediterraneoa eta Balkanak lotzeko. Botikak eta sendagaiak egiten dituzten enpresa aipagarri batzuk daude hiri honetan; baita makinak eta aparatu elektrikoak egiten dituzten enpresak ere.

Historia

aldatu

Zagreb hiriak 900 urtetik gora ditu. XI. mendean aurkitzen da hari buruzko lehen aipamen idatzia, Hungariako errege baten dokumentu batean. XIII. mendearen erdialdean, mongolek inbaditu zuten hiria. Austria-Hungariako Inperioaren garaian, Kroazia inperio horren mende egon zen, eta Zagreb hiriak Agram izena hartu zuen, alemanieraz zeukan izena.

Leku ikusgarriak

aldatu

Turismoa ere garrantzitsua da hiri honetan. Hiriko monumenturik ikusgarrienetako bat Doneztebe katedrala da. Oso hiri malkartsua da eta hiriko goialdea eta behealdea funikular batez lotuta daude. Oso ikusgarria da hiriko erdialde historikoa eta hango eraikin zahar batzuk: Lotrščak dorrea edo Harrizko atea.