Txikipedia:Yvette Williams

Yvette Williams (1929-2019)

Yvete Williams - (Dunedin, Zeelanda Berria, 1929 ko apirilaren 25a - 2019 ko apirilak 13) - Zelanda Berriko kirolaria zen, atletismoko lasterketak egiten zituena. Gainera, bera izan zen Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen lehen zeelanda berriarra. [1]

Kirol ibilbidea aldatu

Atleta polifazetikoa izan zen, 1950eko Commonwealth-eko Auckland-eko Jokoetan Urrezko domina eta zilarrezko domina lortu zituen. 1954eko Vancouver-eko Commonwealth-eko Jokoetan beste hiru urrezko domina irabazi zituen. Nazio mailan, guztira, 21 txapelketa eskuratu zituen bost modalitate ezberdinetan.

1956ko Melbourneko Olinpiar Jokoen aurretik erretiratu zen, nahiz eta beti kiroletik gertu egon eta gorputz hezkuntzako irakasle lanetan aritu zen.  [2]

Lorpenak aldatu

URTEA TXAPELKETA LEKUA EKINTZA POSTUA
1950 Mankomunitateko Jokoak Auckland

(Zelanda Berria)

Luzera jauzia Urrezko domina
1950 Mankomunitateko Jokoak Auckland (Zelanda Berria) Xabalina jaurtiketa Urrezko domina
1952 Olinpiar Jokoak Helsinki Luzera jauzia Urrezko domina
1952 Olinpiar Jokoak Helsinki Disko jaurtiketa 10. postua
1952 Olinpiar Jokoak Helsinki Pisu jaurtiketa 6. postua
1954 Mankomunitateko Jokoak Vancouver (Kanada) Luzera jauzia Urrezko domina
1954 Mankomunitateko Jokoak Vancouver (Kanada) Disko jaurtiketa Urrezko domina
1954 Mankomunitateko Jokoak Vancouver (Kanada) Pisu jaurtiketa Urrezko domina
 
Yvette Williams (Luzera saltoa egiten)

[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Yvette Williams. 2022-02-22 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  2. (Frantsesez) Yvette Williams. 2019-09-17 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  3. (Gaztelaniaz) Yvette Williams. 2021-03-14 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).