Txikipedia:Whirimako Black

👶
Jaiotza
1960(e)ko hamarkada
Zeelanda Berria
🔨
Lanbidea
abeslari
📷

Whirimako Black (Whakatane, 1961) abeslari, konpositore eta aktore zeelandaberritarra da, maori jatorrikoa. Maorieraz abesten du eta taonga pūoro musika tresna tradizionalak erabiltzen ditu. Aurpegian tā moko tatuaia darama, maorientzat harrotasunaren eta edertasunaren sinboloa dena.

Biografia aldatu

26 urterekin Tuahine musika taldea sortu zuen beste emakumezko maori batzuekin batera baina 28 urterekin bakarkako bideari ekin zion. 33 urterekin Zeelanda berriko telesailetarako musika arrakastatsua egiten hasi zen. Bere aurreneko, Whirimako, diskoa 34 urterekin argitaratu zuen. 38 urterekin White Lies filmean egin zuen debuta, eta Asia Pacific Screen sarietarako emakumezko aktore onenaren izendapena jaso zuen.

Diskografia aldatu

  • WhirimakoShrouded In The Mist (1999)
  • Hohou Te Rongo (2002)
  • Tangihaku (2004)
  • Kura Huna (2006)
  • Soul Sessions (2006)
  • Sings (2007)
  • The Late Night Plays (2011)

Filmografia aldatu

  • White Lies (2013)
  • The Spectacular Imagination Of The Pohara Brothers (2016)
  • How the light gets in (2017)
  • Upstream (2019)