Txikipedia:Vibeke Skofterud

Vibeke Skofterud 2012ko Vasaloppet txapelketan.


Vibeke Skofterud 1980ko apirilaren 20an jaio zen Askim, Norvegia. 2018ko uztailaren 29an hil zen 38 urterekin. Eskiatzaile profesional bat izan zen, baina, gehienetan iraupen eskia egiten zuen.[1]

Kirol ibilbidea

aldatu

2000. urtean munduko kopan hasi zen eta bere lehengo podiuma lortu zuen bakarkako txapelketan. 2 titulu mundial irabazi zituen errelebotan 2005ean eta 2011ean. 2010ean titulu olinpiar bat irabazi zuen errelebotan.

2012an Vasaloppet txapelketa irabazi zuen lehen Norvegiarra izan zen, errekorra hautsiz 4:08:28 denbora eginez, nahiz eta ez zuen inoiz halako distantziarik egin.

Lesiongatik 2014-2015ko denboraldia saltatu zuen.[2]

Datu pertsonalak

aldatu

Bere izen osoa Vibeke Wetsbye Skofterud zen. Vibeke Norvegiatarra zen. 1,65cm neurtzen zituen eta 62kg pisatzen. 2018ko uztailaren 29an hil zen Arenedal izeneko herri batean, 38 urte zituela. Bere anaia Tormod Skofterud zen.

Heriotza

aldatu

Vibeke Skofterud 2018ko uztailaren 29an hil zen, hegoaldeko Norvegian aurkitu zen hilda. Poliziak asteak eman zituen heriotza ikertzen. Uretako moto istripuaz hil zen.

Hildakoaren gorputza Santa helena (hegoaldeko Norvegian) aurkitu zen, egun bat geroago bere mutil lagunak Marit Stenshornek jakinarazi zion poliziari bere desagerpena,Tromotan oporretarako alokatu zuten etxera iztuli ez zela ohartu ostean.

Erreskate txalupa batek bere gorputza aurkitu zuen moto-eski baten ondoan eta larrialdi taldeek heriotza baieztatu baino ezin izan zuten egin. Desagertzean euri zaparrada bota zuen inguru horretan eta ezin zen ia ikusi. Moto-eskia eta ingurua ikertu zuten poliziaren ikerketaren arduradunek.

Bard Austadek, ziurtatu zuen Norvegiako NRK telebista publikoari egindako adierazpenetan, eta ondorio batera iristeko "aste batzuk" beharko zituela poliziak inbestigazioarekin gaineratu zuen. Gainera "Ondorio nagusia izan zen Skofterud bakarrik parte hartu zuen istripu bat izan zela", "aukera guztiak zabalik mantenduko zituela" ere gaineratu zuten.

Notizia hau oso ospetsua izan zen, egunkari eta telebista askotan eman zen albistea. [3]

Sariak

aldatu
Urtea Tokia Domina Proba
    OLIMPIAR JOKOAK
2010 Vancouver ( Canadá) urrea Erliebea 4 × 5 km
MUNDUKO TXAPELKETA
2003 Val di Fiemme ( Italia) zilarra Erliebea 4 × 5 km
2005 Oberstdorf ( Alemania) urrea Erliebea 4 × 5 km
2007 Sapporo ( Japón) brontzea Erliebea 4 × 5 km
2011 Oslo ( Noruega) urrea Erliebea 4 × 5 km

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Vibeke Skofterud. 2020-11-13 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  2. «Vibeke skofterud - frwiki.wiki» es.frwiki.wiki (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  3. (Gaztelaniaz) «Muere Vibeke Skofterud: campeona olímpica de esquí noruego» La Vanguardia 2018-07-30 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).