👶
Jaiotza
1928ko uztailaren 23a
Filadelfia
💀
Heriotza
2016ko abenduaren 25a
Princeton
🔨
Lanbidea
astronomo
📷
Argazkiak
ikusi
Vera Rubin
Vera Rubin

Vera Rubin 1928ko uztailaren 23an jaio zen eta  2016ko abenduaren 25 ean hil zen.

Ameriketako Estatu Batuetako astronomoa izan zen, galaxien errotazio tasen inguruko lehen lanak argitaratu zituena. Fenomeno honi galaxien errotazioaren problema deitu zitzaion. Hasiera batean dudak nagusi izan bazen ere, bere aurkikuntza hurrengo hamarkadetan zehar behin eta berriz konfirmatua izan da. Azalpen posibleen bilaketak materia ilunaren teoria sortu zuen.

Ikasketak / bizitza aldatu

1948an Vassar Collegen Astronomiako lizentziatura lortu ondoren, Princetongo Unibertsitatean izena ematen saiatu zen, astronomiako ikasketa graduatuen programan emakumerik ez baitzen onartu 1975. urtera arte. Cornelleko Unibertsitatean onartua izatea eskatu zuen, non Fisika ikasi zuen Philip Morrisonen zuzendaritzapean, eta Fisika kuantikoa, Richard Femanen zaintzapean. Ikasketak 1951n burutu zituen, non galaxien mugimenduetan desbideraketen lehen behaketak egin zituen.

Aurkikuntzak / lanak aldatu

Fisikako doktoretzarako galaxiak, unibertso osoan zehar ausaz banatuak baino, arrazetan elkartuta zeudela ondorioztatzen zuen. Galaxia mordoak existitzen zirelako ideia, beste fisikari batzuek ez zuten onartu bi hamarkada beranduago arte. Doktoregoa jaso ondoren, fakultatean lanean jarraitu zuen beste hamaika urtez. Ondoren Carnegie Institutura batu zen, non bere laguna izango zen Kent Ford ezagutu zuen. D.T.M.rekin Fordekin elkartu eta bost urtera, ondoko galaxien errotazioa aztertzen hasi ziren, bereziki Andromedaren galaxia.

Sariak aldatu

-1996, Astronomiako errege elkartean urrezko domina

-2003, Bruce domina (Bruce domina, bere ingelesezko izen ofiziala Catherine Wolf Bruce Gold Medal delarik, urtero, Ozeano Bareko Elkarte Astronomikoak, astronomiaren arloan eginiko ekarpen bikainengatik ematen duen saria da.)

-1994, Henry Norris Russell saria

-2004, James Craig Watson domina

-1993, National medal of science for physical  science

-2008, Richtmyer Memorial award

-1996, Weiizman women y science award

- 2009, Adler Planetarium Women in Space Science Award

-1993, Dickson Prize in Science

- 1996,Gold Medal of London 's Royal Astronomical Society, Carolina Herschelen ondoren saria jaso zuen bigarren emakumea izan zelarik.