Txikipedia:Uxue Alberdi

Uxue Alberdi idazle eta bertsolaria.

Uxue Alberdi Estibaritz Elgoibarren, Gipuzkoan jaio zen 1984ko martxoaren 18an. Euskal idazle eta bertsolaria da.

Ikasketak

aldatu

Kazetaritzan ikasketak Leioan, Bizkaian egin zituen.

Bertsolaritza

aldatu

2003an hasi zen Bertso paper lehiaketak irabazten. Durangoko Julene Azpeitia izan zen lehena. 2006an Xenpelar Saria irabazi zuen eta 2008an bertsolari gazteen Osinalde Saria. 2007 eta 2009an finalaurreko sariak irabazi zituen

Liburuak

aldatu

2005ean Idazle gazteentzako Igartza beka irabazi zuen eta horri esker idatzi zuen lehen liburua: Aulki bat elurretan (2007). 2007an Joseba Jaka Beka irabazi eta Aulki-jokoa (2009) ipuin liburua idatzi zuen. 2013an Euli-giro ipuin bilduma argitaratu zuen eta 2017an Jenisjoplin argitaratu zuen Susa argitaletxearen eskutik.