👶 Jaiotza 1921eko irailaren 16a Munich |
💀 Heriotza 2016ko uztailaren 22a Toronto |
🔨 Lanbidea fisikari |
📷 Argazkiak ikusi |
Ursula Martius Franklin Antzinako material arkeologikoen fisikan aditua. Berlinen fisika esperimentaleko ikasketak amaituta, Ontarioko Ikerkuntza Fundazioan hasi zen lanean. Materialen zientziari eta teknologiaren eragin sozialari buruzko ikerketak egin ditu gehienbat. Antzinako materialen arkeologoekin batera lan egin du batez ere, eta arkeometriaren erabileraren aitzindarietako bat izan zen (materialak aztertzeko teknika modernoak arkeologian aplikatzean datza arkeometria). Kanadan, arma nuklearren proben eraginez haurrei eroritako hortzetan metatutako estrontzio-90aren ondorioak aztertu zituen.