Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Antzinako material arkeologikoen fisikan aditua. Berlinen fisika esperimentaleko ikasketak amaituta, Ontarioko Ikerkuntza Fundazioan hasi zen lanean. Materialen zientziari eta teknologiaren eragin sozialari buruzko ikerketak egin ditu gehienbat. Antzinako materialen arkeologoekin batera lan egin du batez ere, eta arkeometriaren erabileraren aitzindarietako bat izan zen (materialak aztertzeko teknika modernoak arkeologian aplikatzean datza arkeometria). Kanadan, arma nuklearren proben eraginez haurrei eroritako hortzetan metatuko estrontzio-90aren ondorioak aztertu zituen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ursula Franklin  

ErreferentziakAldatu