Txikipedia:Udane Ostolaza
Udane Ostolaza, Orion jaio zen 2005eko irailaren 11an, harri jasotzailea da.
Historia
aldatu7 urterekin hasi zen, aitaren eta aitonaren argazkiak ikusi eta geroztik, gogoa piztu zitzaion. Harriak jasotzen ia jolas moduan hasi zen eta gaur egun bere pasio bihurtu da.[1]
Lorpenak
aldatuLorpen ugari izan ditu iada 17 urterekin.
- 10 urterekin 20 kiloko harria jasotzea lortu zuen.
- 13 urterekin 54 kiloko ingudia 2 aldiz jasotzea lortu zuen 2 minututan.
- 14 urterekin 63 kiloko harri kubikoa bizkarreratzea lortu zuen 2 aldiz 2 minututan eta 50 kiloko bola 7 aldiz 2 minututan. Adin horrekin marka hori lortzen zuen lehen emakumea izan zen. (2020ko otsailean Zarautzen).
- 15 urterekin 85 kiloko errektangularra bi aldiz jaso zuen bi minutuko txanda bakarrean.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Udane Ostolaza. 2022-04-15 (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «UDANE OSTOLAZA» UDANE OSTOLAZA (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).