![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/84/Chopa_%28Spondyliosoma_cantharus%29%2C_Parque_natural_de_la_Arr%C3%A1bida%2C_Portugal%2C_2021-09-07%2C_DD_09.jpg/300px-Chopa_%28Spondyliosoma_cantharus%29%2C_Parque_natural_de_la_Arr%C3%A1bida%2C_Portugal%2C_2021-09-07%2C_DD_09.jpg)
Txopa urraburuaren familiako ur gaziko arrain bat da. Ozeano Atlantikoan, Mediterraneoan eta Itsaso Beltzean bizi da.
Izena
aldatuEuskaraz txopa esaten zaio eta izen zientifikoa Spondyliosoma cantharus da.
Deskribapena
aldatu45 cm inguruko luzera du eta gehienez 60 cm. Gorputz alboak zapalduak ditu eta burugaina eta bizkarraldea oso konkortuak. Kolorez urdin grixaska da 12 lerrok zeharkatzen dute gorputza. Buruan kolore berdexka duen marra bat du begien inguruan. Ahoan hortz txiki ugari ditu.
Bizitokia
aldatuEkialdeko Ozeano Atlantikoan, Mediterraneoan eta Itsaso beltzean bizi da. Gazteak talde handitan bizi dira kostaldetik gertu dauden hondo harritsuetan. Alga artean ere aurki daitezke. Helduak ur sakonagoetan bizi dira.
Elikadura
aldatuAlgak jaten ditu eta baita ornogabe txikiak ere. Krustazeoak jaten dituzte bereziki.
Ugalketa
aldatuErrunaldia maiatza eta ekaina artean izaten da eta arrautzak hondar artean jartzen dituzte. Arrak zulo bat egiten du eta emeak arrautzak jartzen ditu.
Sukaldaritza
aldatuHaragi zuri trinkoa dauka. Mediterraneo inguruan eta Kantauri itsasertzean preziatua den arren Euskal Herrian ez da oso ezaguna. Labean erreta, sagardo erara, parrillan, gatzetan edo plantxan jaten da.