Txikipedia:Txilibitua (kanabera)

Txilibitua flauta bat da, eta beraz, aerofonoa.

Nolakoa da? aldatu

Kanaberazko tutu bat da. Goialdean ahokorako errebajea, leihoa eta takoa egiten zaizkio eta airea pasa ahal izateko takoari kanalerako hozkadura eginez. Tonu aldaketarako zuloak egiten zaizkio.

Nola jotzen da? aldatu

Txilibituaren ahokoa ahoan sartu, putz egin eta zuloak hatzekin itxi eta irekiaz doinu sinpleak jotzen dira.

Txilibituak euskal herri-musikan aldatu

Donostiako San Telmo Museoan aurkitu genituen kanaberazko halako bi txilibitu zahar. Beti ez ziren etxean egiten; XX. mendearen erdialdean herri batzuetan festetara etortzen ziren feriante eta saltzaileek halako tresnak eta bestelakoak ekartzen zituzten. Lekeition haurrek ere jotzen zituzten halako txikibituak 1920ko hamarkadan.