Txikipedia:Lekeitio
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Bizkaia |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 7.143 |
🔎 Azalera | [convert: invalid number] kilometro koadro |
🌄 Altuera | 0 metro |
Lekeitio Bizkaiko udalerri bat da. 7.228 biztanle ditu.
Geografia
aldatuOtoio eta Lumentza mendiek inguratzen dute Lekeitio.
Lea ibaia Lekeitio eta Mendexa artean itsasoratzen da.
Lekeitioko hondartza Isuntza deitzen da, eta aurrean dauka Garraitz irla.
Historia
aldatuAntzinaroa
aldatuLumentzako kobazuloetan Goi Paleolitoko gizakien aztarnak aurkitu zituzten. Eta Armintxe leizean duela 12.000 urte inguruko labar artea topatu zuten.
Erdi Aroa
aldatu1325ean sortu zen Lekeitio hiribildua. 1442an sute batek Lekeitioko 300 etxe erre zituen.
XIV. urtean jada Lekeitioko txalupek baleak ehizatzen zituzten.
Aro garaikidea
aldatuXX. mende hasieratik aurrera Lekeitiora gero eta turista gehiago etorri zen. Tartean jende ezaguna. Adibidez, Zita Boboi-Parmakoa enperatriza.
Demografia
aldatu2019an Lekeitiok 7.246 biztanle zituen.
Politika
aldatuLekeitioko alkatea Koldo Goitia da.
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EAJ alderdiak 2.300 boto. EH Bildu koalizioak 1.871 boto. PSE-EE alderdiak 42 boto. Eta PP alderdiak 15 boto.
Euskara
aldatuLekeitioko herritarren %80,72 euskalduna da.
Eraikin garrantzitsuak
aldatu- Andra Mariaren Jasokundearen eliza. XV. mendekoa.
- Turpin dorrea. XVI. mendekoa.
- Uriarte jauregia. 1677ko jauregi barrokoa.
Jaiak
aldatu- San Pedroak. Ekainaren 28tik uztailaren 1era.
- San Antolinak. Irailaren 1etik 8ra.
Lekeitiar ospetsuak
aldatu- Resurrección Maria Azkue (1864-1951). Apaiza, idazlea eta euskaltzainburua.
- Eusebio Erkiaga (1912-1993). Idazlea eta euskaltzaina.
- Miren Agur Meabe (1962). Idazlea.
Argazki galeria
aldatu-
Beaskokalea
-
Turpin dorrea
-
Kristo Portalekoa
-
Txalupak portuan
-
Abaroa jauregia
-
Andra Mariaren Jasokundearen eliza
-
Antzar eguna argazki zahar batean