Txikipedia:Txilar burusoil

Txilar burusoila edo ainar burusoila (Erica vagans) erikazeoen familiako zuhaixka adartsua da.

Nolakoa da? aldatu

Zuhaixka txikia da. Gehienez 80zm-ko altuera lortzen du eta krema koloreko kimuak izaten ditu.

Zurtoina aldatu

Zuhaixka honek arre koloreko zurtoina du.

 
Txilar burusoilaren lorea

Hostoak aldatu

Hosto iraunkorrak ditu eta launaka multzokatzen dira. Formaz linearrak dira. Gainaldia berde disdiratsua da eta azpitalde zurixka. Batzuetan hortz txikiak dituzte ertzetan.

Loreak aldatu

Loreak eta hostoak tartekatu egiten dira eta beraz, adarren muturretan loratze garaian handitu egiten den lore-kimua garatzen da. Loreak zurizkak eta gorriztak izaten dira.

Loraketa aldatu

Ekainetik irailera edo urria arte ematen da.

Polinizazioa erleen edo haizearen bitartez egiten da.

Non topatu dezakegu? aldatu

Europa osoan topatu ahal da, Espainiatik Dinarmarkara arte.

Espainian, iparraldean topatu dezakegu, Kantabrian eta Euskal Herrian hain zuzen ere.

Landare honek kare gabeko lurzoruak nahiago ditu, horregatik topatzen dugu aipatutako lekuetan.

Erreferentziak aldatu

https://www.basoak.eus/ezagutu-basoko-landareak/txilar-burusoila

https://euskalnatura.eus/index.php/biodibertsitatea/landareak/item/erica-vagans

https://www.wikiwand.com/eu/Ainar_burusoil

https://eu.wikipedia.org/wiki/Txilar_burusoil

https://play.google.com/store/apps/details?id=org.inaturalist.seek&hl=es&gl=US

 
Txilar burusoilaren landarea