Txikipedia:Transpirazio

Transpirazioaren eraginez, izerdia sortzen da larruazalean.

Transpirazioa izerditzen garenean gertatzen den fenomenoa da; gorputza berotzen denean, izerdi-guruinetan halako likido bat sortu (izerdia, alegia) eta larruazaleko poroetatik ateratzen da kanpora, gorputzaren tenperatura jaisteko. Honelakoetan, transpirazioak jatorri fisiologikoa duela esaten da.

Baina transpirazioak jatorri psikikoa ere izan dezake. Beldurrak, estresak edo emozio gogor batek ere eragin dezakete izerdia.

Alkoholak eta espezieek transpirazioa handitu egin dezakete.

Badira transpirazioaren aurkako substantziak, izerdiaren usaina gutxitzeko ere balio dutenak. Baina modu naturalagoak ere badaude gorputzaren tenperatura gutxitzeko: adibidez, lihozko edo kotoizko arropa zabala janztea, gorputzaren bentilazio edo aireztapen hobea eduki ahal izateko.