Txikipedia:The Lord of the Rings: The Rings of Power

The Lord of the Rings: The Rings of Power (Eraztunen jauna: Boterearen eraztunak euskaraz) estatubatuar fantasiazko telesaila da. Amazon Prime Video streaming plataformarako sortu zuten eta J.R.R. Tolkien idazlearen eleberrien unibertsoan inspiraturik dago.

2022ko irailean pantailaratu zuten haren lehen denboraldia, eta inoiz egin den telesailik garestiena da. Adinen araberako 13+ kalifikazioa jarri diote (5. eta 8. atalei izan ezik, horiek 7+ baitira).

Telesailak badu euskarazko audioa. Edo, nahi izanez gero, jatorrizko bertsioa ikusten ahal da, euskarazko azpidatziekin.