Txikipedia:Tatiana Volosozhar

Tatiana Volosozhar

Tatiana Volosozhar 1986eko maiatzaren 22an jaio zen, Dnipropetrovsken, Ukrainan.

[1]

Kirol ibilbidea aldatu

Lau urterekin hasi zen patinatzen, baina ez zen binakako patinajearekin hasi 14 urte arte. Bere lehenengo bikotea Petr Jarchenko izan zen. Berarekin domin asko irabazi zituen, Munduko Umeen txapelketan 5. gelditu ziren eta Munduko Helduen txapelketan 14. Denboraldi horren bukaeran banandu egin ziren.

Bere hurrengo bikotea Stanislav Morozov izan zen. Berarekin lau aldiz izan zen Ukraniako txapelduna. Lortu zuten posturik altuena Munduko txapelketan laugarrena geditzea izan zen.

Gaur egungo bere bikotea Maksim Trankov da. 2010eko apiriletik aurrera hasi zen berarekin lehiatzen. Berarekin parte hartu duen txapelketa guztietan urrezko eta zilarrezko dominak lortu ditu. Errusiako, Europako, Munduko eta Olinpiadetako txapeldunak dira. 2015eko urtarrilean konprometitu ziren eta azkenik, abuztuaren 18an ezkondu ziren. [2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Tatiana Volosozhar. 2022-02-19 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  2. (Ingelesez) Tatiana Volosozhar. 2022-02-19 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).