Ba al dakizu   
Taj Mahal eraikina mundu osoko bitxikeria ezagunenetariko bat da, adituek diotenez, garai horretan oso konplexua zelako estruktura honetako obra bat egitea.

Taj Mahal Indiako ipar-erdialdean kokatuta dagoen mausoleo bat da. Agra hirian kokatuta dago. XVII. mendeko 1632 eta 1654. urteen artean eraikia izan zen, Shah Jahan enperadore mogolaren aginduz. Taj Mahal Indiako, eta mundu mailako ikur famatuenetariko bat bezala ikusten dugu, bere ezaugarri harrigarri eta bereziengatik.

Zergatik eraiki zuten?

aldatu

XVII. mende hasieran ezagutu ziren Shah Jahan enperadorea eta bere emaztea izango zena, Mumtaz Mahal. Istorioak kontatzen duenez, Printzeak neska hura ikusi zuenean liluraturik geratu zen. Baina orduko tradizioak zirela eta, ezin izan ziren ezkondu 5 urte pasa arte.

Beraz, ospakizun hori ondo prestatzeko denbora hartu zuen enperadoreak, eta antza denez jende mordoa batu zen, nobleziako bi kide hauen arteko elkarketaz disfrutatzeko. Mumtaz Mahalek, ezkondu osteko urte zoriontsuetan, hamalau seme-alaba eman zizkion enperadoreari. Baina, azkena erditzean hil zen, bere senarra kanpaina militar batean zegoenean (Zainabad-etik gertu) eta enperadorea oso triste geratu omen zen. Horregatik, 1632an Taj Mahalen eraikuntza egin zuen, hil ondorengo eskaintza bezala.

   Ba al dakizu    
Garai hartan agintarien emazteak ziren emakumezkoak espazio desberdinak diseinatzen zituzten. Enperadore honek, gaur egun lurperatuta dagoen Taj mahaleko lorategiak diseinatu zituen.

Nola egin zen?

aldatu

Garai hartan ohikoak ziren banbuzko aldamioak erabili beharrean (egurrezkoak), langileek adreiluzko aldamio erraldoiak eraiki zituzten, bai kanpotik eta bai mausoleoaren hormen barrutik, eraikinaren paretak handiak izango zirelako.

Garraio motak eta baliabideak

aldatu

Esaten denez, proiektu ikaragarri hau pentsatzeko eta diseinatzeko, orduko arkitekto eta ingeniari onenak kontratatu zituen enperadore mogolak, bere tristura eta etsipena sendatzeko asmoz.

Hain zen handia Shah Jahan-ek zuen boterea, jauregia egiteko erabili ziren milaka eta milaka tona marmol ekartzea agindu zuela inguruko harrobietatik, 300 bat kilometrotara zeudenak. Gurdiak erabili zituzten, materiala garraiatzeko, idi, asto, elefante eta gameluen indarraz baliatuz. Uste denez, 1.000 elefante baino gehiago erabili ziren prozesu honetan eta 22.000 langile, margolari, brodatzaile eta harginen ahaleginak behar izan ziren.

Nolakoa da?

aldatu
       Entzun!

Marmol zuriko kupulak estalitako mausoleoa zatirik ezagunena den arren, Agrako hiri honek 17 hektarea hartzen ditu bere baitan, harresi erraldoi batez inguraturik; horien artean meskita handi bat, sarrerako etxe bat, eta lorategiak Yamuna ibaiaren bi ertzetan.

Halaber, hiri inperial hau inguratzen duen harresiak, bertan dauden eraikin eta lorategiak babesten ditu, eta batez ere hareharria eta marmol beltzaren arteko nahasketaz osatuta dago. Hareharri hau aurreko mendeetako agintari musulmanek erabiltzen zuten maiz, haien jauregi eta gotorlekuak altxatzeko.

Bitxikeriak (harritua geratzeko modukoak!)

aldatu
  • Hiri hau eraikitzerako orduan, milaka langile (esklabuak zirenak) hil ziren, oso egoera txarrean zeudelako lanean.
  • Asko zabaldutako kondairak dio proiektua diseinatu zuten arkitektu eta ingeniariei atzamarrak moztea ordenatu zuela enperadoreak, bere emazteari eskainitako omenaldia inork ez zezan berdindu. Baina orain arte egindako ikerketek behintzat erakutsi dute hori ez zela horrela izan.
  • Mumtaz Mahalek izandako 14 erditzeetatik, 7 bakarrik bizitu ziren, besteak jaiotzean edo haur zirela hil ziren.