👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
135.000
🔎
Azalera
73.753 km²
🌄
Altuera
170 metro
📷
Argazkiak
ikusi

Suaren Lurraldea hego amerikako uhartedi zati bat Argentinan dago eta bestea Txilen. 73.753km2 azalera eta 27.358 biztanle ditu. Administratiboki Argentina eta Txileko estatuen artean banaturik dago. Uhartediaren hegoaldeko muturra Hornos lurmuturra da.

Kokapena.

Geografia aldatu

Suaren Lurraldea Hego Ameriketako hegoaldeko muturrean dago. Magallanes itsasarteak kontinenetik bereizten du. Uhartediko uharte nagusia 48,100 km²ko eremua duen Isla Grande de Tierra del Fuego da. Hauek dira beste uharte aipagarriak: Navarino,  Hoste, Santa Ines, Desolacion eta Unidos.

Lurralde menditsua da, basoak eta glaziarrak ditu. Rio Grande edo Grande del Tierra del Fuego, Oro, Oscar, Side, Cullen eta Fuego dira bertako  ibai garantzitsuenak. Klima hotza eta lainotsua da.

Historia aldatu

 
Historia.

1520an Fernando Magallanesen espedizioan europarrek leku hau deskubritu zuten. Izena bertako indiarrek pizten zituzten su ugariengatik eman zioten.

Magallaesek bertokoek piztutako suak ikusi zituenean, eraso egingo zietela uste izan zuen, baina yagan tribuak sutzarren berotasuna baino ez zuen bilatzen.

Ekonomia aldatu

Arrantza (baleak, fokak), ganadua eta larrugintza dira ekonomia jarduera nagusiak. Gainera, petrolioa dago ekialdeko kostaldean eta barnealdean.