Streptococcus bakterioak (900 aldiz handituta) kateak osatzen, zorne isuri batetik isolatuta

Streptococcus bakterio talde bat da, eztarriko infekzioak, neumoniak, meningitis eta beste infekzioak eragiten dituena. Bakterioak mikrorganismoak dira eta kaltegarriak ala ez izan ahal dira. Streptococcus bakterioak biltzen dira ilaretan eta kateak sortzen dituzte; baina hauek ez dira mugitzen.

Bakterio hauek, bizi ahal dira oxigenorik gabe, horregatik anaerobio fakultatibo deitzen zaie. Bakteria hauek listu guruinetan aurkitu ditzakegu, hau da, eztarrian.

Streptococcus mota ezberdinen kontzeptu mapa

Streptococcus motak aldatu

Gaixotasunak sortzen dituzten Streptococcus-ei hemolitikoak deitzen zaie. Adibidez, alfa-hemolitikoen artean, Neumococo-ek pneumonia, meningitisa eta otitisa sortzen dute. S. mutans-ek, berriz, kariesa sortzen du. S. viridans-ek endocarditis eta aho infekzioak eragiten ditu.

Beta-hemolitikoen artean, A taldekoak faringitisa, amigdalitisa ala sukarra sortu ahal dute. Aldiz, B taldekoek, pneumonia eta meningitisa. Azkenik, C taldekoek, azal infekzio ezberdinak sortu ahal dituzte.

Sintomak aldatu

   Ba al dakizu    

Ba al dakizu nondik datorren Streptococcus hitza?

Hitz hau bitan banatzen da, strepto eta coccos. Streptos katedun esan nahi du eta coccos, borobila.

Streptococcus-ek eragindako infekzio bat izatean, hainbat sintoma nabaritzen dira, hala nola:

  • Sukarra
  • Nekea
  • Arnas falta
  • Sumingarritasuna (ume txikietan)
  • Helduetan, sintomarik gabe igaro ahal da

Arrisku faktoreak aldatu

Haurtxoak, Streptococcus thermophilus-a izateko arrisku gehiago daukate honako kasu hauetan: goiztiarrak direnean (37 asteak baino lehen), amaren tenperatura erditze unean 38º gainekoa bada, eta ama erditzerakoan edozein motatako infekziorik baditu.

Helduen kasuan, arrisku gehiago dago 65 urte baino gehiago dituztenean eta honako infekziorik pairatzen badituzte: diabetes, edo minbizi bat.

Tratamendua aldatu

Birusek eta bakterio honek eragindako infekzioen sintomak antzekoak dira. Horregatik, badago test bat hauek ezberdintzeko, eta bakarrik Streptococcusean positibo ematen baduzu, medikuak antibiotikoak hartzeko esango dizu. Test hau, STREP A deitzen da.

Bakterioak direnez, Streptococcusek eragindako infekzioak antibiotikoen bidez konpondu daitezke. Normalean, 10 egun behar dira antibiotikoa hartzen hasi denetik infekzioa desagertzeko. Baina egokiena infekzioak saihesten saiatzea da.

   Ba al dakizu    

Baktorio hauek patogenoak ala ez patogenoak izan ahal dira. Gehienak, ez dituzte kalterik eragiten, hona hemen adibide bat:

Esnea eta esnekien industrian, Streptococcus thermophilus batzuk garrantzi handia dute. Esnearen laktosa hartzitzen dute, azido laktikoa sortuz. Horren ondorioz esnearen pH asko jaisten da, mamia eta jogurt bezalako produktuak sortuz. Gaztagintzan ere funtsezko eginkizuna betetzen dute mikrobio hauek, hasierako fasean zein gaztaren heltze prozesuan.

Nola saihestu dezakegu infekzioa? aldatu

  • Eskuak maiz garbitzea ura eta xaboiarekin.
  • Eztula ukondoan botatzea.
  • Besteen edalontziak eta mahai-tresnak ez partekatzea.