Txikipedia:Sophia Loren

Sophia Loren nagusia izanda
Sophia Loren nagusia izanda

Sofia Constanza Brigida Villani Scicolone, artistikoki Sophia Loren bezala ezaguna, 1934. urtean jaio zen irailaren 20an Roman eta gaur egun, Genevan bizi da.

Bizitza

aldatu

École Jeannine Manuel-en ikasi zuen. Edertasun lehiaketa askoren irabazlea izan zen gaztetan. Horrez gain magisteritza ikasten hasi zen, baina ez zituen ikasketak amaitu.

Aktoresa ibilbidea

aldatu

Emakume honek arrakasta handia izan zuen zineman. 11 urte zituenean hasi zen zinemaren munduarengatik interesa izaten.[1] 15 urterekin lortu zuen aktoresa izatea. 1950. urtean aktoresa lanetan hasi zen. Handik aurrera sari askoren irabazlea izan da. American Film Institutoak Hollywoodeko Zinema Klasikoko emakumezko izarrik handienetako bat izendatu zuen.

Familia

aldatu

Bere gurasoak Riccardo Scicolone eta Romilda Villani ziren. Bere senarra Carlo Ponti deitzen zen. 1966-ko apirilaren 9an ezkondu ziren. Sophia Loren baino 22 urte zaharragoa zen. Bere semeak Carlo Ponti Jr. eta Edoardo Ponti dira.

Kartzela

aldatu

1982-an kartzelan sartu zuten dirua ezkutatzeagatik. 17 egunen ostean libre utzi zuten.[2]

Sariak

aldatu

Irabazi dituen sariak hauek dira:

-12 aktoresa onenari

-2 Oscar

-Donostiako Zinemaldiko zilarrezko maskorra

-Ariel sari bat

-Urrezko globo bat

- BAFTA sari bat

-Eta beste asko gehiago

Erreferentziak

aldatu
  1. «Biografia de Sophia Loren» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  2. (Gaztelaniaz) País, El. (2013-10-23). «Sofía Loren no debió haber ido a la cárcel» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).