Txikipedia:Sigrid Undset

Sigrit Undset

aldatu

Sigrid Undset Kalundborg, Danimarkan , 1882ko maiatzaren 20an jaio zen eta 1949ko ekainaren 10ean Lillehammer, Norvegian hil zen. Norvegiar idazlea zen, Marta Uila Anderea (1907) eleberriarengatik ezagutu zuten. Ondoren Jenny (1911) eta Udaberria (1914) lanak atera zituen. Bere garaiko feminismoaren aurka zegoen, eta nobela horietan maitasun librearen aldekoak kritikatu zituen, eta emakumearen etxeko lanak azpimarratu zituen.

Kristin Lavransdatter (1920-1922) eta Olav Audunssön (1925-1927) nobelak dira ezagunenak.

 
Sigrit Undset, idazle Norvegiarra

1928an Literaturako Nobel saria eman zioten, eta handik gutxira, Norvegiako Egileen Elkarteko presidente izendatu zuten (postu hori lortu zuen lehen emakumea).

Bere lehenen urteak Norvegian bizi izan zituen, bere ama (Charlotte Undset) eta aitarekin (Ingvald Undset) baina bere aita hil zenean Oslora joan ziren. Ezkondu zenean Italian bizi zen, bere senarra Anderes Castus Italiakoa zelako.