Txikipedia:Sierra Leona
Geografia | |
---|---|
Hiriburua | Freetown |
Azalera | 71.740km2 |
Punturik altuena | Mount Bintumani |
Punturik sakonena | Ozeano Atlantikoa |
Kontinentea | Afrika |
Mugakideak | Ginea eta Liberia |
Administrazioa | |
Sierra Leonako presidentea | Julius Maada Bio |
Demografia | |
Biztanleria | 7.557.212 (2017) |
Dentsitatea | 105,34 biz/km2 |
Hizkuntza ofizialak | Ingeles eta krio |
Sierra Leona Afrika mendebaldean kokatuta dago eta Sierra Leonaren hiriburua Freetown da. 8.421 milloi biztanle eta 71.740 km2 ditu.
Geografia
aldatuSierra Leona forma karratuko Afrikako lurralnde bat da, Ozeano Atlantikoaren ertzean kokatuta dago eta Ginea eta Libiarekin egiten du muga.
Woara Wara, Loma eta Tingi Hills dira mendi garrantzitsuenetako batzuk, eta Scarcies handia, Scarcies txikia, Rokel, Jong, Sewa eta Moa ibai garrantzitsuenetakoak dira.
Klima eta landaredia
aldatuSierra Leonak klima tropikala du, beroa eta hezea, eta euri gehiena kostaldean egiten du.
Lurraldearen laurdena baino gehiago baso handiez osatuta dago. Baso horietan zuhaitz eta lora mota asko daude adibidez, sampaguita, lechero, palma bola, manto del rey, coqueta, aranto eta espatifilo. Beste guztia lehorra da.
Historia
aldatuSierra Leonan kokatu ziren lehen biztanleak, kostaldeko bolom-ak izan ziren, baina 1462. urtean portugaldarrak iritsi ziren eta beraiek izan ziren lurraldeari izena jarri ziotenak. 1808an Britania Handiaren kolonia bilakatu zen eta 1961. urtean independentzia eskuratu zuen.
Ekonomia
aldatuSierra Leona munduko herrialderik behartsuenetarikoa da, eta aberastasuna, gainera, oso desberdin banatuta dago. Ekonomia nekazaritzan (arroza, kafea, kakaoa…) eta meatzaritzan (diamantea, adibidez) oinarritzen da.
Politika eta gobernua
aldatuSierra Leona errepublika bat da, lehendakaria bost urtez behin hautatzen da, bozketa bidez.
Kultura eta erlijioa
aldatuSierra Leonako Dantza Taldeak mundu osoan ezagutarazi ditu herrialdeko musika eta dantzak, etnien erlijio-ospakizunekin lotuak daudenak.
Sierraleonar gehienek, naturaren izakiak gurtzen dituzte, gainontzekoak, musulman suniak, protestanteak, katolikoak edo anglikanoak dira.
Hizkuntza ofizialak
aldatuInglesa hizkuntza ofizial bakarra da. Libanoarrek eta Musulman batzuek arabiera erabiltzen dute, eta kreoleek, krio-a.