Selenio elementalaren forma: beltza, grisa eta gorria.

Selenioa elementu kimiko bat da. Se ikurrarekin identifikatzen da taula periodikoan. 1817.urtean aurkitu zuen Jöns Jacob Berzeliusek.

Ezaugarriak aldatu

Propietate fisiko eta kimikoak:

Propietate fisikoei dagokionez, ez-metala da, kimikoki sufrearen eta telurioaren antzekoa. Naturan oso arraroa da egoera elementalean, hau da, modu solidoan aurkitzea. Hori dela eta, forma guztiek ez dute dentsitate, urtze puntu edota irakite puntu berdinak izango. Forma desberdinak temperatura aldatuz lortuko dugu.

Motak aldatu

  • Selenio grisa: Solido kristalinoa da, egitura hexagonalekoa. Selenioaren forma alotropikorik ohikoena. 4.81 g/L-ko dentsitatea, 220.5 °C-ko urtze puntua. Erdieroalea da.
  • Selenio gorria: Solido kristalinoa da egitura monoklinikokoa. 221 °C-ko urtze puntua eta 4.39 g/L-ko dentsitatea du.
  • Selenio beltza

Toxizidadea: aldatu

Selenioa toxikoa da kantitate handietan.

Aplikazioak: aldatu

Erabilera asko ditu Selenioak:

  • Beira egiteko erabilia da.
  • Selenio sulfuroa aldiz, txanpuetan edota kremetan erabiltzen da.
  • Dermatitis seborreikoaren tratamenduetan erabiltzen da.