Txikipedia:Sega (lanabesa)


Sega (kodaina edo dailua) nekazaritzan erabiltzen den tresna da. Orokorrean, belarra, abereentzako janaria edo landareak biltzeko erabiltzen da. Herrialde aurreratuetan sega mekanikoa erabiltzen badute ere, Euskal Herrian sega lanabesa erabiltzen jarraitzen dute.[1]

Diseinua                                                                                        aldatu

 
Sega lanabesa

Segak diseinu konplexua du. Sega aihotzez eta kirtenez osatuta dago. Aihotzak erradio handiko arku baten forma du, altzairuzkoa izaten da, gogorra eta iraunkorra izateko. Hiru zati bereizten dira: ahoa, ertza eta burua.

Kirtena zurezkoa izaten da, eta haren erdian heltzeko leku bat du. Sega guztiak, forma berdina dute; ezberdintasunak, heldulekuan eta ahiotzean izaten dira. Kirtena 120-180 cm luze izaten da, eta aihotza 80-92 cm.[1]

Erabilpena aldatu

Erritmo eta postura egokiarekin erabiltzen da. Bi zangoak zabalik segalariak aurrean duen belar-koxka xerrak bezala moztu behar du, belarra laua utzi arte. Bi eskuekin sega eutsita, gerriko eta besoen mugimendua ere beharrezkoa da. Erritmo jakin batean segatzea lagundu egiten du lan hobea egiteko.

Segarekin lan ona egiteko, ezinbestekoa da zorrotza egotea, horrela lan bikoitza egiten du. Ahoa mailu berezi batekin ingudean pikatzen zaio, ondoren zorroztari berezi batekin (arraitz edo sagarria esaten zaio) pasatzen da. Segarria gordetzeko sega-poto batean sartu behar da. [1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Sega (lanabesa). 2022-07-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).