👨👨👦👦 Biztanleak 33.000.000 |
🔎 Azalera 2.250.000 km² |
🏙️ Hiriburua Riad |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Saudi Arabia, Ekialde Hurbilean kokatua, Arabiar penintsulako herrialderik handiena da, 2.149.690 km2-rekin eta Itsaso Gorriaren eta Persiar golkoaren artean dago. 2016an 33 milioi biztanle zituen. Bertako hiriburua Riad da. Herrialdearen mendebaldean daude islamaren hiri garrantzitsuenak, hau da, Medina eta Meka.

Geografia aldatu
Mugak aldatu
Saudi Arabiak Arabiar penintsularen %80 hartzen. Haren inguruko herrialdeak honako bauek dira:
- Ipar-mendebaldea: Jordania.
- Ipar eta ipar-ekialdea: Irak.
- Ekialdea: Kuwait, Qatar, Bahrain eta Arabiar Emirerri Batuak.
- Hego-ekialdea: Oman.
- Hegoaldea: Yemen.
Klima aldatu
Asir probintzian izan ezik, herrialde guztian basmortuko klima dago.
- Egunez: bero handia.
- Gauez: Hotz handia.
- Euria: oso gutxi.
- Tenperatura: Udakoa, 45ºC - 54ºC artean.
Historia aldatu
Oraingo mugak 1932an adostu ziren, Abdulaziz ibn Saud erregea agintean zegon bitartean. Koran liburuaren inguruko irakurketaren arabera, ez da bidezkoa berrikuntza eta aldakuntzei hasiera ematea. Gainera, errege honek, gatazka zibilei amaiera eman zien eta nomadak leku jakinetan gelditzea agindu zuen. Horrez gain, petroleoarekin lortutako dirutzarekin, herrialde guztiko aginte bakarra izatea lortu zuen.
Biztanleria aldatu
2016an 33 milioi biztanle zituen, gehiengoa 25-54 urte bitartekoak. Bizipen itxaropena 75,5 urtekoa da: gizonezkoena 73,4 urtekoa, emakumeena aldiz, 77,7.
Hizkutza aldatu
Arabiera da hizkuntza ofiziala.
Erlijioa aldatu
Musulmanak dira denak, nahiz eta gehienak suniak izan (%85-90), xiiak ere badira.
Hiri nagusiak aldatu
- Riad (6.506.700 biztanle)
- Jidda (3.976.400 biztanle)
- Meka (1.919.900 biztanle)
- Medina (1.271.800)
- Al-Hufuf (1.136.900 biztanle)
- Ta'if (1.109.800 biztanle)
- Ad-Damman (975.800 biztanle)
- Buraida (658.600 biztanle)
- Khobar (626.200 biztanle)
- Tabuk (609.000 biztanle)
Kultura aldatu
Kirolak aldatu
Kirol ezagunenak futbola, urpekaritza, windsurfa eta bela dira. Ospe handia hartzen ari den beste kiroletako bat gamelu lasterketak dira, eta bertako jaialdietan praktikatzen da.