Meka Saudi Arabiako hiri garrantzitsu bat da. Herrialdearen mendebaldean kokatuta dagoen hiri hau, islamaren hiri santuena da, horregatik, urtero milaka erromes musulmanek bisitatzen dute.
Historia
aldatuHiri honetan Muhammad (Mahoma) jaio zen, islama zabaldu zuen pertsona. Meka, Mahomak islama zabaldu baino lehen, hiri santua zen paganoentzat.
Mekaren lehen aipamena Ptolomeo geografo egiptoarrak egin zuen, II. mendean.
Leku ikusgarriak
aldatuMeka hiri santua denez, bere lekurik garrantzitsuenak islamari loturik daude. Horrelako toki asko ditu, baina nagusiena Kaaba da. Kaaba musulmanentzat "jainkoaren etxea" da, jainkoak gure mundua ukitzen duen tokia. Bertara begira jartzen dira munduko musulman guztiak, otoitz egin behar dutenean.