San Inazio Loiolakoa, santu euskalduna

Santua, kristau erlijio katolikoan, Jankoarengandik bereziki hurbil dagoela esaten den pertsona da, bertute kristau handia izateagatik eta bizitzan zehar jendeari lagundu izanagatik pertsona eredugarritzat hartzen dena. Katolikoek jaiegun bat eskaintzen diote santu bakoitzari urteko egun jakin batean. Kristau protestante gehienek, ordea, ez dituzte santuak gurtzen, haien ustez zuzenean Jainkoari errezatu behar baitzaio Jesu Kristoren bitartez.

Santutasuna ez dago pertsonaia historikoetara mugatua, gaur egun ontasunagatik eta jainkozaletasunagatik nabarmentzen diren pertsonei buruz hitz egiteko ere erabiltzen baita. Eliza katolikoak, hala ere, hil ondoren soilik izendatzen ditu pertsonak santu.

Santuak garai, leku eta kultura-testuinguru askotakoak izan dira. Batzuk pertsonaia historiko ezagunak dira, beste batzuk, berriz, beren bizitza Jainkoari eta pertsonei laguntzeari eskaini dioten pertsona arruntak.

Eliza Katolikoan, kanonizazio izeneko prozesua burutu behar da pertsona bat ofizialki santu izendatzeko. Prozesu honetan, arreta handiz aztertzen dira pertsona horren bizitza eta egintzak.

Nolakoak dira santuak?

aldatu

Santuen ezaugarri bereizgarrienak Jainkoarekin harreman sakona eduki izana eta bertute handiz bizi izana da. Bertute nagusienak karitatea, pazientzia, umiltasuna eta errukia dira. Santuen bizitzak eredu gisa hartu ditzakete gainontzeko kristau fededunek.

Kristau askok errezatzen diete santuei Jaungoikoaren laguntza izatea eskatzeko. Santuek bitartekari lanak egiten dituzte, fededunen otoitzak Jainkoari eramaten.

Kasu batzuetan, kristauek bizitzako alderdi jakin batzuekin lotutako santuei errezatzen diete. Esate baterako, santu bat lanbide, gaixotasun edo egoera jakin baten zaindari edo patroi izan daiteke. Fededunek santu jakin horietako batzuei errezatzen diete batzuetan, beren behar eta kezkei aurre egiteko laguntza askatzeko (adibidez, gaixo dagoen pertsona bat sendatu dadila eskatzeko).