👶 Jaiotza 1993ko maiatzaren 26a Lohja |
🔨 Lanbidea abeslari |
📷 Argazkiak ikusi |
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f9/Sanni_-_Ilosaarirock_2018_-_14_%28Cropped%29.jpg/300px-Sanni_-_Ilosaarirock_2018_-_14_%28Cropped%29.jpg)
Sanni Kurkisuo, izen artistikoa Sanni duena (Lohja, 1993) abeslari eta aktore finlandiarra da. Finlandieraz abesten du eta elektropop estiloa jorratzen du. Sanniren abesti ezagunena "2080-luvulla" da.
Kolore biziko jantziak erabiltzen ditu eta ilea ere koloreztaturik izaten du, gorriz, urdinez...
Biografia
aldatu13 urterekin hasi zen musika egiten. 2012an Miss Farkku-Suomi filmeko aktorea izan zen. Lehenengo diskoa 2013an atera zuen, Sotke mut izenekoa. 2015ean Lelu diskoa atera zuen eta bertan dago bere abesti arrakastatsuena, "2080-luvulla".
Dracula eta Pornoo laburmetraietan protagonista izan da eta aktore onenaren sariak jaso ditu.
Diskoak
aldatu- Sotke mut (2013)
- Lelu (2015)
- Sanni (2016)
- Trippi (2019)
Filmeak
aldatu- Miss Farkku-Suomi (2012)
- Dracula (2018)
- Pornoo (2018)