Txikipedia:San Sebastian baseliza (Berastegi)

San Sebastian baseliza Gipuzkoako Berastegi herrian dago, Leitzalde auzoan hain zuzen ere. Muino baten gainean dago, 533 metroko garaieran.

San sebastian baselizaren irudia

Historia aldatu

XIV. mendean existitzen zela esaten duten datuak badaude. Gaur egun hutsik dago, eta ustez Erdi Arokoak diren leihoak kontserbatzen ditu.

Eraikina aldatu

Harlanduz eginiko eraikina da eta arkuharriak eta horma laburrak ditu.

Kondairak aldatu

Bertan monje bat bakarrik bizi izan zen eta egunero jaisten zen uraren bila iturri batera. Gaur egun iturri hori Praile-iturri izenez ezagutzen da.