Txikipedia:Sabako erregina

Sabako erreginaren estatua.
EZAUGARRIAK
SEXUA Emakumezkoa
BIZITOKIA Sabako Erresuma
BALIOKIDEA Bilqis / Queen of the South
OGIBIDEA
FAMILIA
BIKOTEKIDEA Salomon
SEME - ALABAK

Sabako erregina K.a. X. mende inguruan, Sabearren antzinako erreinuko erregina zen. Bere izena ez da ezaguna, baina Balkis edo Bilquis izenarekin ezagutzen da. Edertasun eta bikaintasun nabarmeneko emakumea zen. Pertsonaia hau mitikoa ala erreala den ez dago argi. Bere existentzia Bibliako Erregeen liburuan, Itun Berrian eta Kroniketan datza, hala nola Koranean baita Etiopiako historian. [1]

Historia

aldatu

Bibliako Itun Zaharraren arabera, Sabako erreginak Israelgo Salomon erregearengana jo zuen haren paregabeko jakituriaren berri izan zuenean eta harri bitxi, espezia eta urre ugari opari gisa eskaini zizkion. [2]

Familia

aldatu

Kebra Nagast liburuak kontatzen du seme bat izan zuela Salomon erregearekin, Menelik I.a, etorkizunean Etiopiako erregea izango zena, eta tradizioak dioenez, Itunaren Arka Israeldik ekarri zuen, bere erreinura eramanez. [3]

Filmografia

aldatu

Erregina honi buruzko hainbat filma egin dira:[4]

  • “La reine de Saba” (1913)
  • “La Sacra Bibbia” (1920)
  • “The Queen of Sheba” (1921)
  • “La regina di Saba” (1952)
  • “Salomon and Sheba” (1959)
  • “The Queen of Sheba Meets the Atom Man”(1963)
  • “La reine de Saba” (1974)
  • “Solomon & Sheba” (1995)
  • “Animated Tales of the World: <<Queen Solomon & The Bee>>” (2001)
  • “Queen of Sheba: Behind the Myth” (2002)
  • “Amerikan Gods” (2017)

Erreferentziak

aldatu
  1. Sabako erregina. 2022-07-03 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  2. Sabako erregina. 2022-07-03 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  3. Sabako erregina. 2022-07-03 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  4. (Gaztelaniaz) Reina de Saba. 2022-12-23 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).