👶 Jaiotza 1596ko martxoaren 31 Descartes |
💀 Heriotza 1650eko otsailaren 11 Stockholm eta Stockholm City (en) |
🔨 Lanbidea filosofo |
📷 Argazkiak ikusi |
René Descartes (Frantziako Erresuma, 1596ko martxoaren 31a – Stockholm, Suedia, 1650eko otsailaren 11a) filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Bai filosofian eta bai matematikan, aitzindara izan zen.
Biografia
aldatuAita Joachim Descartes legegizona izan zen eta ama, berriz, Jeanne Brochard. Jaio eta urtebete beranduago umezurtz geratu zen, beraz, bere amonak hezi zituen bera eta bere anaia.
Heriotza
aldatu1649ko irailean, Suediako Kristina erreginak deitu zion Stockholmera. Bertan pneumoniaren ondorioz hil 1650eko otsailaren 11n, 53 urte zituenean. Orain arte horrela uste bazen ere, gaur egun, zalantza dago heriotzaren arrazoiarekin. Izan ere, bere Gorteko sendagileak gutun batean adierazi zuen bezala, sintoma haiek ez zetozen neumoniarenekin bat. Honen ustez, Piesek Descartes artsenikoa erabiliz eraila izan zen.
Obra
aldatuGaztaroko zenbait apunte kontserbatu bada ere, bere lehen lana Espirituaren zuzendaritzarako arauak izan zela esan daiteke. 1628an idatzi zuen eta 1701ean argitaratu, bera hil eta gero.
Filosofia
aldatuJakintzari balio praktiko handia ematen zion eta bizitzarako ezinbestekoa dela uste zuen -zuzen ekiteko, nahikoa da zuzen pentsatzea-, baina eskolak frustrazioa eragin zion.
- Compendium musicae (1618ko abenduaren 31)
- Cogitationes Privatae:
- Parnassus
- Democritica