Picabo Street, (Ameriketako Estatu Batuetan jaiotakoa 1971eko apirilaren 3an), eski alpinista lasterkaria da.

Ibilbide profesionala eta irabazitako sariak

aldatu
 
Picabo street gaztea zenean

1998 neguko Olinpiar Jokoetan Super G domina irabazi zuen, 1996-an downhill munduko txapelketa irabazi zuen eta 2 maldan beherako mundu kopa irabazi zituen. 2 urrezko olinpiar domina eta guztira 17 aldiz podium-ean gelditu izan da. Bere sari nagusiak; Kanadan, Italian, Suedian, Austrian, Suizan eta Noruegan irabazi zituen gehienak 1994-1996 tartean.

Lehenengo emakume estatubatuarra izan zen munduko kopako bederatzi lasterketa irabazi zituena.

Bere bizitza pertsonala

aldatu

Gaur egun erretiratuta dago. Erasoa eta etxeko indarkeria leporatu zioten agintariek, kartzelaratu zuten, bere aita eskaileretatik behera bultzatu zuen ostean, bere 76 urteko aita etxe bateko sotoan giltzapetu zuen, hura egin ostean poliziari deitu zioten. Beste eraso bat leporatu diote parke batean borroka bat sortzeagatik eta bere aizta erasotzeagatik; oihuka hasi zen eta bere autoa etxearekin kolpatu ostean poliziak harrapatu zuen

Beste lan batzuk

aldatu

Fox Sports-en analista gisa lan egin zuen 2014ko errusiako Neguko Jokoetan.

Erreferentziak

aldatu

https://en.wikipedia.org/wiki/Picabo_Stret

https://nypost.com/2016/01/13/picabo-street-pushed-her-dad-down-stairs-locked-him-in-basement-authorities/

https://eu.usatoday.com/story/sports/olympics/2016/01/13/picabo-street-charged-assault-domestic-violence/78753028/

https://nypost.com/2016/01/13/picabo-street-pushed-her-dad-down-stairs-locked-him-in-basement-authorities/

https://www.parkrecord.com/news/summit-county/picabo-street-case-set-for-trial/