Phymatodes testaceus kakalaroak antena luzeak ditu.

Phymatodes testaceus kakalardo mota bat da. Europa guztian, Afrika iparraldean eta Asian bizi da.

Deskribapena aldatu

Tamaika txikiko kakalardoa da, 6-18 mm arteko luzera du. Gorputz estua da eta antena oso luzeak ditu, gorputza bera baino luzeagoak. Orokorrean kolore beltza eta marroia ditu.

Habitata aldatu

Baso hostoerorkorretan bizi da. Batzuetan egurrezko etxeetan ere aurkitzen da, suaren inguruan.

Bizi zikloa aldatu

Bi urtetako zikloa betetzen du. Emeak zuhaitz hilen enborretan jartzen ditu arrautzak. Beldarrak enborreko zuraz elikazten dira eta tunelak egiten dituzte.