Photenia x fraseri

Photinia x fraseri Rosaceae familiako zuhaixka bat da. Lorategian ikusten da landare apaingarri gisa. Photinia glabarra eta Photinia serratifolia landareen arteko hibrido bat da.

Deskribapena aldatu

Zuhaixka konpaktua da baina tente hazteko joera du. Hostoak iraunkorrak dira, sortu berritan gorri-gorriak dira eta ondoren kolore iluna hartzen dute, udaberrian batez ere.

Lore zuri txikiak dauzka, bost petalo dituztenak eta multzo handitan ateratzen direnak. Udaberriaren amaieran loratzen da Photinia x fraseri.

Zuhaixkak 5 metroko altuera eta bost metroko diametroa har dezake. Hotzari ongi eusten dio, -5 °C eta -10 °C tenperaturei ere aurre egiteko gai da.

Landaketa aldatu

Itzalak ez dio kalterik egiten, baina lur egokia behar du hazteko. Neguko haize hotzaren aurrean babestea komeni da.

Aldaerak aldatu

Landare hibridoa izanik, aldaera ugari ditu, baina denetan ezagunena Txantxangorri gorria deitzen dena da.

Entzun aldatu

       Entzun!