Arabiar penintsula.

Penintsula lur eremu bat da osorik urez inguratuta dagoena, zati estu batetik izan ezik; zati horri istmoa deitzen zaio, eta haren bitartez penintsula hori lur-eremu handiago batekin konektatuta dago. Horregatik, euskaraz erdiuharte ere esaten zaio.

Adibiderik hurbilena Iberiar penintsula bera dugu: itsasoaz inguraturik dago alde guztietatik Pirinioetako zatian izan ezik; Pirinioak Iberiar penintsulako istmoa dira, eta haren bidez konektatuta dago Europako kontinentera; istmo horrek, guztira, 430 km ditu Mediterraneoko ertzetik hasita Bizkaiko Golkoaren ertzeraino.

Penintsulak ez daude bakarrik itsasoaren inguruan; ibai eta aintziretan ere badaude, eta "barnealdeko penintsula" deitzen zaie.

Munduan dagoen penintsularik handiena Asian dago: Txikipedia:Arabiar penintsula. Dena dela, geografo batzuen arabera, Europa osoa da penintsula handi bat, Asiarekin konektatuta dagoena.

Zein dira Europako penintsularik handienak?

aldatu

Europan penintsula edo erdiuharte ugari daude, tamaina guztietakoak. Handienak honako hauek dira: