Patogenoak gaixotasunak agertzea errazten duten elementuak dira. Bere izena grezieratik dator, <<pathos>> gaixotasuna adierazteko eta <<guen>> sortzea adierazteko. Patogeno mota asko daude, adibidez: biologikoak, kimikoak eta fisikoak. Patogeno gehienak biologikoak dira; hauek birusak, bakterioak, bizkarroi edo parasitoak eta onddoak dira. Gure gorputza bakterioz estalia dago. Bakterioak mikroorganismoak dira eta gorputza babesten dute gaixotasunak sortzen dituzten beste mikroorganismoetatik. Bakterio "babeslari" hauek, gizakion bakterio-flora sortzen dute. Flora hau gaixotzean, patogenoak diren beste bakterioak (guretzat kaltegarriak direnak) gure gorputzean sartzen dira gaixotasunak sortzeko, adibidez: estafilokokoak, estreptokokoak, neumokokoak...
Nola infektatzen dute?
aldatuTxertoek gaixotasunengandik (patogenoengandik) babesten gaituzte. Haiei esker, gure gorputzak patogenoen aurre defendatzen ikasten du.
Patogenoek gaixotasunak eragiteko beste bi faktoreen laguntza behar dute. Alde batetik, ingurunearen baldintzak organismora iristea erraztea eta bestalde, organismo hori ahul egotea edo defentsa gutxi izatea:
Adibidez:
- Gure ingurunean dauden sustantzietan geratzen dira eta zauriak sustantzia horietara kontaktuan jartzean, gure organismoan sartzen dira.
- Gaixotasun bat dugunean, gure organismoa ahulagoa dago orduan, gaixotasun hori patogenoaren sarrera errazten du.
Adibideak
aldatuPatogeno mota asko existitzen dira, ezagunenak hurrengoak dira:
- Birusak: Koronabirus eta Ebola. Animaliei zein gizakiei eragiten die.
- Bakterioak: Salmonella eta estreptokokoa. Estreptokokoak arnasketa gaixotasunak eragiten ditu, pneumonia adibidez.
- Onddoak: Kandidiasia eta atleta-oina. Onddoak hiltzeko tratamendu berezia behar da, ez dira hain erraz hiltzen.
- Protozooak: Malaria. Eltxoek transmititzen dute haien ziztadaren bitartez.
-
Ebola (birusa)
-
Koronabirus (birusa)
-
Salmonella (bakterioa)
-
Estreptokokoa (bakterioa)
-
Kandidiasia (onddoa)
-
Atleta-oina (onddoa)
-
Malaria (protozooa)
Zer egin EZ gaixotzeko?
aldatuNorberaren garbitasuna mantentzea ezinbestekoa da. Aholku oso gomendagarriak existitzen dira, hona hemen:
- Egunero dutxa hartu eta gero gorputza ondo lehortu.
- Arropa egunero aldatu.
- Eztulka egitean ondo babestu.
- Eztulka egin eta gero eskuak garbitu.
- Gaixorik egonez gero aurpegia ahalik eta gutxien ukitu.
Agurtzeko beste era mota batzuk existitzen dira gaixotasunak gure artean ahalik eta gutxien transmititzeko. Adibidez: