Pagong Tso Txina eta India artean dagoen aintzira bat da.

Geografia aldatu

Itsasoaren mailatik 4.250 metrotako altueran dago, Himalaia mendietan. 134 km luze ditu eta punturik zabalenak 5km-ko zabalera du. Neguan erabat izozten da eta ur gazia dauka. Lakurako errepidea uda garaian bakarrik irekitzen da.

Lurraldeen arteko banaketa:

  • Txina: Azaleraren bi heren.
  • India: Azaleraren heren bat.

Fauna aldatu

Udan hegazti migratzaile asko joaten dira. Antzara indiarra eta paita gorrizta ikusten dira. Kiang basa astoa eta marmota ere inguruan bizi dira.

 
Pagong Tso aintzira.
 
Pagong Tso aintzira.