Txikipedia:Paneka handi
Paneka handia edo takart handia (Trisopterus luscus) Gadidae familiako itsas arraina da.
Deskribapena
aldatu25 eta 35 cm arteko luzera izan ohi duen arraina da paneka handia. Burua txikia du eta beheko masailezurrean barbilioi bat azaltzen du. Gorputza altua da eta brontze argia kolorekoa, marra bertikal ilunagoekin.
Elikadura
aldatuBarbilioiaren bidez, harearen barruan antzematen dituen arrain txikiez, krustazeoez eta beste ornogabeez elikatzen da.
Bizitokia
aldatuPaneka handia edo takart handia hondo hareatsuetan eta harritsuetan bizi da, 30 eta 100 metro arteko sakoneran. Ozeano Atlantikoko kostaldean bizi da Norvegiatik Marokoraino. Mediterranio itsasoan ere, aurki daiteke, baina bertan ez da ugaria.