👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
490
🔎
Azalera
115,03 km²
🏙️
Hiriburua
Ochagavía (en) Itzuli
📷
Argazkiak
ikusi
Otsagabiko kale bat.

Otsagabia Nafarroako udalerri bat da. Zaraitzu ibarrean dago, Zangozako merindadean. 2020ko erroldan 501 biztanle zituen. Bi erreka daude herrian, Anduña eta Zatoia eta biek Zaraitzu ibaia sortzen dute. Bost zubi daude herrian. Alkatea Mikel Aoiz da.

Kultura aldatu

Dantzanteek Muskildako Ama Birjinari dantzatzen diote eta herritik joaten dira dantzatzen, irailaren 8an.

Jaiak aldatu

  • Uztailaren 26an Santa Ana ospatzen da, eta kintoak dira egun horretan, hiru eguneko jaia.
  • Abuztuaren azken asteburuan Orhipean ospatzen da.
  • Irailaren 7-10: Herriko jaiak, Muskildari eskainiak.
  • Abenduaren 27: San Juan eguna.