Eskuineko emakumea Ninhursag izan daiteke, eta erdiko zuhaitzean Ω sinboloa ikusten da.

Ninhursag (𒀭𒊩𒌆𒉺𒂅) Sumer inperioan gurtu izan zen jainkosa bat da, Mesopotamian. Antzinako Ur hiriko buztinezko taulatxo batzuetan idatzita daude haren izena eta kondairak.

Kondairak

aldatu

Izenak "mendi sakratuetako anderea" esan nahi du. Mendietatik ibaiak Sumer lurraldera iristen zirenez kondairak esaten zuen "Ninhursagen esneak elikatzen zuela Sumer".

Beste kondaira batek esaten du Enki senarra gaizki portatu zela eta Ninhursagek zortzi gaixotasun batera eragin zizkiola. Ondoren errukitu egin zen eta zortzi jainko txiki sortu zituen, haietako bakoitzak gaixotasun bat sendatzeko.

Irudia

aldatu

Mendietan eserita irudikatzen da. Omega hizkia (Ω) lotzen da Ninhursag jainkosarekin. Omega hizkia daukan makila bat eramaten du eta omega itxurako adarrak ere izaten ditu batzuetan.