Nikaragua aintzirako ilunabarra

Nikaragua aintzira (gaztelaniaz: Lago de Nicaragua) Nikaraguan dagoen ur gezako aintzira bat da. Nikaraguako aintziraren ertzean Managua hiriburua dago. Aintzirak 8.264 km² ditu. Horregatik, Erdialdeko Amerikako aintzirarik handiena da, eta munduko hogei handienetakoetan sartzen da.

Ezaugarriak

Ur gezako aintzira hau itsas mailatik 32 metro gorago dago. 148 kilometroko luzera du. Eta 55 kilometroko zabalera du baita. Ez dauka sakonera handirik: 60 metro, gutxi gorabehera. Aintzirak uharte asko ditu (1.000tik gora). Nagusiak Ometepe, Zapatera eta Solentiname uharteak dira. Uharte horietatik handienak Ometepe uhartea da.

Klima

Nikaraguako klima oso beroa da, urteko batez bestekoa 34 gradukoa da, baina hilabete benetan tropikal eta lodi gutxi ditu. Urte osoan bero egiten du. Herrialdeko tokirik beroena eta euritsuena Chinandega da. Hotzena Leon da. Urtaro lehorragoa denez, bidaiatzeko garairik onena azarotik apirilera da. Egun euritsuenak ekainetik urrira dira

Aintzirako espezie motak

Nikaraguako Aintzira Handia, milaka urtez, uretako fauna aberats eta anitz baten bizilekua izan zen, itsas espezieak barne hartzen dituena, hala nola zerra-arraina, mailu-arraina, errege-tarpona eta zezen-marrazoa