Txikipedia:Nettie Stevens

Nettie Stevens

Nettie Stevens 1861eko uztailaren 7an jaio zen Cavendishen (Vermont, AEB).  1912ko maiatzaren 4an bularreko minbizi batengatik hil zen, 50 urte zituela. Julia Adams eta Efraïm Stevens ziren bere gurasoak, bi anai eta ahizpa bat zituen, bera hirugarrena zen. Bi anaiak ez zituen ezagutu, bera jaio baino lehen hil baitziren. 1865ean bere ama hil zen, hortik gutxira bere aita berriro ezkondu zen. Ondorioz, Westford-era bizitzera joan behar izan zuen.

Biografia aldatu

Umetan, jaioterriko Vermonten, Nettie Stevensek unibertsitatera joatea amestu zuen. Eskolan ikasle bikaina izan arren, baliabide ekonomikorik ez izateak eta emakume izateak  ikasten jarraitzea eragotzi zioten .Irakasle eta liburuzain lanetan aritu zen, eta  35 urte zituela Stanford Unibertsitatean ikasteko adina aurreztu zuen arte.


Bere ekarpen garrantzitsuenetako bat sexua zehazten duten kromosomak deskribatzea izan zen. Enbriologian eta zitogenetikan ere hainbat ekarpen egin zituen.

Bere gelako lehenengo gisa graduatu zen. Bere ahizpak ere kalifikazio bikainak lortu zituen, ondorioz, Westfieldeko ikastetxean hamaika urtetan graduatzea lortu zutenean  lehen hiru emakumetako bi izan ziren. Bere emaitza bikainekin beka bat lortu zuen atzerrira ikastera joateko. 1901-1902 urteetan zehar Europara bidaiatu zuen bere ikerketa-esperientzia zabaltzeko.

Ikerketak aldatu

  • Garapen garaiko kanpo faktoreen menpekoa zela.
  • Sexua barrutik determinatzen zela, zehazki arrautzaren barnean.
  • Herentziazko faktoreek eragina zutela determinazioan