Nepalera Nepalgo hizkuntza ofiziala da, baina Nepaletik kanpo ere hitz egiten da; esaterako, Indian, Sikkimen eta Bhutanen.

Jatorria

aldatu

Nepalera hizkuntza indioeuropearra da. Sankristoan du jatorria eta hiztegi gehiena hizkuntza honen antzekoa da. Hala ere, azken urte hauetan ingelesetik eratorritako zenbait hitz hartu ditu.

Alfabetoa

aldatu
 
Nepaleraren letrak, transkipzioa eta ahoskera

Hizkuntza hamaika bokaletan banaturik dago. Horrez gain, hamar diptongo ditu: /ui/, /iu/, /ei/, /eu/, /oi/, /ou/, /ʌi/, /ʌu/, /ai/, eta /au/.

Dialektoak

aldatu

Acchami, Baitadeli, Bajhangi, Bajurali, Bheri, Dadeldhuri, Dailekhi, Darchulali, Darchuli, Doteli, Gandakeli, Humli, Purbeli eta Soradi dira Nepaleraren hamalau dialektoak.

Oinarrizko hitz eta esaldiak

aldatu
Nepalera Euskara
Namaste kaixo
Namaskar agur
Shuva pravat egun on
Shuva ratri gabon
Ho, hunchha bai
Hoina, hudaina ez
Dhanyabad eskerrik asko
Kehi chhaina ez horregatik