Neguko jauregia elurtuta

Neguko jauregia San Petersburgon dagoen jauregi bat da. 1732tik 1917ra Errusiako tsarraren egoitza izan zen. Gaur egun Hermitage museoaren egoitza da. 1917an jauregiari egindako erasoa Errusiako Iraultzaren irudia bihurtu zen.

Erasoa aldatu

1917ko azaroaren 24ko gauean matxinada gertatu zen, boltxebikeak ziren ekintza honen buru. Iraultzaileek jauregia inguratu zuten. Baino azaroaren 26ko goizaldean egin zioten erasoa jauregiari, gobernua barruan zegoela. Bertako ministro guztiak hartu zituzten preso eta bi egun beranduago askatu zituzten. Boltxebikeek behin-behineko gobernuarekin amaitu nahi zuten. Lehen ministroak, Kerenskik, ihes egin zuen Estatu Batuetako enbaxadorearen kotxean ezkutatuta.