Nairobi Afrikako ekialdean dagoen hiria da. Kontinenteko handienetakoa da, eta Kenyako hiriburua da. 2017an 4.000.000 pertsona bizi ziren hirian bertan, eta 6.547.547 bere metropoli eskualdean.
Hiriaren izena masai hizkuntzatik dator. Enkare Nyrobi esaldiak "ur freskoa" esan nahi du eta hiria zeharkatzen duen Nairobi ibaiari egiten dio erreferentzia.
Geografia
aldatuHiria Athi-Galana-Sabaki ibaiaren arroan dago, Kenyako hegoaldean. Oso hiri handia da eta, lekuaren arabera, itsas mailatik 1.600-1850 metrora dago.
Historia
aldatuNairobi 1899. urtean britaniarrek sortu zuten, Ugandako trenbidearen biltegi gisa. Hiria azkar hazi zen eta laster, 1905an, britaniarren agintepean zegoen Kenya kolonialaren hiriburu izendatu zuten. Kenyak 1963an independentzia eskuratu ondoren, Kenyako Errepublikaren hiriburu bihurtu zen.
Koloniaren sasoian, koloniako kafearen, tearen eta sisalaren industrien erdigune izan zen.